← Gramatika guztia

Aditz trinkoak

Aditz gehienak perifrastikoak dira (erosten dut), baina batzuk laguntzailerik gabe jokatzen dira: nago, noa, dakit. Aditz trinkoek unean bertan gertatzen dena esaten dute; ohitura esateko, perifrastikoa erabiltzen da: etxean nago (orain), baina etxean egoten naiz (ohituraz).

HEOCen arabera, maila bakoitzean hauek ikasten dira:

NOR

Orainaldia:

Nor egon joan etorri ibili
ni nago noa nator nabil
zu zaude zoaz zatoz zabiltza
hura dago doa dator dabil
gu gaude goaz gatoz gabiltza
zuek zaudete zoazte zatozte zabiltzate
haiek daude doaz datoz dabiltza

Lehenaldia:

Nor egon joan etorri ibili
ni nengoen nindoan nentorren nenbilen
zu zeunden zindoazen zentozen zenbiltzan
hura zegoen zihoan zetorren zebilen
gu geunden gindoazen gentozen genbiltzan
zuek zeundeten zindoazten zentozten zenbiltzaten
haiek zeuden zihoazen zetozen zebiltzan

Non zaude? Lanera noa. Autobusa badator. Zer moduz zabiltza?

NOR-NORK

NOR hura denean, orainaldian. Objektua plurala bada, -zki- edo -tza- sartzen da: dauzkat, dakizkit, daramatzat, dakartzat.

Nork jakin eduki eraman ekarri esan
nik dakit daukat daramat dakart diot
zuk dakizu daukazu daramazu dakarzu diozu
hark daki dauka darama dakar dio
guk dakigu daukagu daramagu dakargu diogu
zuek dakizue daukazue daramazue dakarzue diozue
haiek dakite daukate daramate dakarte diote

Lehenaldia:

Nork jakin eduki eraman ekarri
nik nekien neukan neraman nekarren
zuk zenekien zeneukan zeneraman zenekarren
hark zekien zeukan zeraman zekarren
guk genekien geneukan generaman genekarren
zuek zenekiten zeneukaten zeneramaten zenekarten
haiek zekiten zeukaten zeramaten zekarten

Ez dakit non dagoen. Zer diozu? Aterkia daramazu?

Esan trinkoa (diot, dio) eta NOR-NORI-NORK laguntzailea (esan diot) itxuraz berdinak dira, baina ez dira gauza bera: zer dio? (zer esaten du) eta zer esan dio? (zer esan dio hari).

Ariketak