Hiztegia
Azterketetan, hitz solteak baino gehiago, hitzen konbinazioak neurtzen dira: zein aditzekin doan izen bat, zein kasurekin aditz bat. Gaztelaniatik itzultzean akats asko hemen sortzen dira.
Aditz-lokuzioak
Aditz bat eta izen bat, esanahi bakarrarekin. Askok kasu jakin bat eskatzen dute:
- Aurre egin (NORI): arazoari aurre egin.
- Parte hartu (-N): lehiaketan parte hartu.
- Kontuan hartu (NOR): iritzi guztiak kontuan hartu.
- Erabakia hartu: ez erabakia egin.
- Merezi izan: merezi du; ez du merezi.
- Ahaztu (NOR-NORI edo NOR-NORK): giltzak ahaztu zaizkit edo giltzak ahaztu ditut.
Kasu aldaketak
Gaztelaniaz ez bezala:
- Lagundu (NORI): lagunari lagundu diot.
- Deitu (NORI): amari deitu diot.
- Itxaron (NORI): autobusari itxaron.
- Galdetu (NORI): irakasleari galdetu.