Ahalera: lehenaldia
Lehenaldiko ahalerak bi balio ditu:
- Iraganean zer egin zitekeen: umetan ordu askoan igeri egin nezakeen.
- Egin zitekeen baina egin ez zena: etor nintekeen, baina ez zenidan deitu.
Aditz nagusia erroan doa: ikus ahalera: orainaldia.
NOR
Maila: C1.
| Nor | Lehenaldia |
|---|---|
| ni | nintekeen |
| zu | zintezkeen |
| hura | zitekeen |
| gu | gintezkeen |
| zuek | zintezketen |
| haiek | zitezkeen |
Bakarrik joan zintezkeen. Zerbait txarra gerta zitekeen.
NOR-NORK
Maila: B2 hirugarren pertsonan (zezakeen); pertsona guztietan, C1.
| Nork | Nor: hura | Nor: haiek |
|---|---|---|
| nik | nezakeen | nitzakeen |
| zuk | zenezakeen | zenitzakeen |
| hark | zezakeen | zitzakeen |
| guk | genezakeen | genitzakeen |
| zuek | zenezaketen | zenitzaketen |
| haiek | zezaketen | zitzaketen |
Inork ez zezakeen asmatu. Leihotik mendiak ikus genitzakeen.