← Gramatika guztia

Ahalera: alegiazkoa

Alegiazko ahalerak zerbait egin litekeela esaten du, baina ez dela ziurra edo ez dela gertatzen: joan ninteke, baina ez dut nahi. Gaztelaniazko podría da.

Baldintza baten ondorio gisa ere agertzen da: diru gehiago banu, etxe bat eros nezake. Ikus baldintza.

Aditz nagusia erroan doa, orainaldian bezala: eros nezake, etor liteke. Ikus ahalera: orainaldia.

NOR

Maila: B2.

Nor Alegiazkoa
ni ninteke
zu zintezke
hura liteke
gu gintezke
zuek zintezkete
haiek litezke

Bihar etor gintezke. Hori gerta liteke.

Kontuz: norbaiti gertatzen bazaio, NOR-NORI da: edonori gerta lekioke.

NOR-NORK

Maila: B2, NOR hirugarren pertsona denean.

Nork Nor: hura Nor: haiek
nik nezake nitzake
zuk zenezake zenitzake
hark lezake litzake
guk genezake genitzake
zuek zenezakete zenitzakete
haiek lezakete litzakete

Edonork egin lezake. Liburu horiek liburutegian aurki zenitzake.

Ariketak