← Ariketa guztiak

Maila B1 · Ardi gaztea

Oporretako mezua

Bete hutsuneak esaldiekin. Bi esaldi soberan daude.

Aukeratu fitxa bat eta jarri bere lekuan. Kentzeko, ukitu hutsunea. Amaitzean, sakatu Zuzendu.

Kaixo, Jon:

Zer moduz? Ni Galizian nago, lagun batzuekin. Hotela hondartzaren ondoan dago, eta goizero bainatzen gara.

Lehenengo egunetan eguraldi txarra egin zuen. Orain, ordea, eguzkia dago, eta ezin gara hondartzatik atera!

Atzo Santiagora joan ginen autobusez. Katedrala ikusi genuen, eta gero olagarroa jan genuen jatetxe txiki batean.

Galiziako jendea oso atsegina da. Gainera, galegoa ulertzeko ez dut arazo handirik: gaztelaniaren antzekoa da.

Larunbatean itzuliko naiz. Hitz egin behar dugu irailerako planez.

Besarkada bat, Miren

Zorionak!

Nire ardia