← Gramatika guztia

Subjuntiboa

Subjuntiboa beti menpeko perpausetan agertzen da, atzizki batekin:

Subjektua bera bada, -t(z)eko nahikoa da: ikasteko etorri naiz, baina ikas dezazun etorri naiz.

Aditz nagusia erroan doa, ahaleran bezala: ikus ahalera: orainaldia.

Esaldi nagusia lehenaldian badago, subjuntiboa ere lehenaldian doa: mapa eman zigun, bidea aurki genezan; etor zedin nahi nuen.

NOR

Maila: B2.

Nor Subjuntiboa
ni nadin
zu zaitezen
hura dadin
gu gaitezen
zuek zaitezten
haiek daitezen

Deitu diot etor dadin. Isilik egoteko esan die, lasai egon daitezen.

NOR-NORK

Maila: B2, NOR hirugarren pertsona denean.

Nork Nor: hura Nor: haiek
nik dezadan ditzadan
zuk dezazun ditzazun
hark dezan ditzan
guk dezagun ditzagun
zuek dezazuen ditzazuen
haiek dezaten ditzaten

Lege bat egin nahi dute, enpresek esperimentua egin dezaten.

NOR-NORI-NORK

Maila: B2. Objektua bakarra denean:

Nork / Nori niri zuri hari guri zuei haiei
nik diezazudan diezaiodan diezazuedan diezaiedan
zuk diezadazun diezaiozun diezaguzun diezaiezun
hark diezadan diezazun diezaion diezagun diezazuen diezaien
guk diezazugun diezaiogun diezazuegun diezaiegun
zuek diezadazuen diezaiozuen diezaguzuen diezaiezuen
haiek diezadaten diezazuten diezaioten diezaguten diezazueten diezaieten

Idatzi iezaiozu, egia esan diezazun.

Ariketak